Hasi dira onddoak!

Juana Mari SAIZAR 2009ko urriaren 9a

Juana Mari SAIZAR

Udazken garaia ailegatu zaigu eta horrekin batera onddoen sasoia ere bai bete-betean. Badirudi aurtengo honetan asko dagoela, nahiz eta tamainaz txikiak izan. Mendira joaten den oro baten batekin itzultzen da etxera eta tarteka pieza ederrarekin gainera. Goian ageri den bezala, Eguzki-aldeko Carmenek 900 gramoko onddoa bildu zuen eta bes­te biak, berriz, Arraioko Joxepik bilduak dira. Hauetako baten zurtoinak 37 zentimetroko luzera eta 7 zentimetroko diametroa du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun