Leitzako Aurrera Elkartearen hirugarren Pesta eginen da larunbatean

TTIPI TTAPA 2009ko urriaren 2a

Bazkalondoan Ingurutxoa dantzatuko dute Aurrerako bazkideek. TTIPI TTAPA

Egun osoko egitarau zabala prestatu dute

Atzean gelditu dira garai txarrak, eta orain indartsu dago Aurrera Kirol Elkartea. Aurrera segitzeko gogoz, gainera. Azken urteotan antolatu duen Aurrerako Pesta ere arrakastatsua izan da, eta aurtengoa ere hala izatea espero du. Hirugarren edizioa izanen da eta urriaren 3an, larunbatarekin, izanen da.

 

Egitaraua
9:00etan diana txistulariekin.
11:00etatik 14:00etara haurrentzako tirolina, rokodromoa eta zaldi ibilaldiak plaza inguruan.
11:00etan Aurrera Pilota Eskolako pilotarien saioa.
12:00etan Aurrerako dantzarien saioa plazan.
13:00etan poteoa Incansables txarangarekin.
14:30ean bazkaria izanen da bazkideentzat eta bazkideen bikotekideentzat karrapen.
Bazkalondoan Aurrerako bazkideen Ingurutxoa dantzatuko da. Ondotik kalejira Incansables txarangarekin.
21:30ean Aurrera elkarteko atarian, luntxa bazkide eta bikotekideentzat.
Gauean dantzaldia AGERRALDErekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun