2009ko uda hau, historiara pasatuko da Espainiar estatua Euskal Herriaren aurkako borrokan ematen ari den pausoengatik; “Terrorismoa” goraipatzearen aitzakiapean, Euskal Herrian bizi dugun gatazka politikoa guztiz desitxuratu eta gatazka honen zati garrantzitsu bat desagerrarazi nahi dute. Egun bizi dugun gatazka politikoaren ondorio zuzena diren Euskal Preso politikoak kaleetatik atera eta beraien aldeko elkartasun mezu guztia ezabatu nahi dute.
Euskal Herriaren aurkako borroka honetan, Goizuetan ere gogor dihardute lanean. Azken bi hilabete hauetan adierazpen askatasunaren aurkako erasoak behin eta berriz ari gara jasaten Guardia Civil-a eta Foruzaingoaren eskutik: Udaletxean, gaztetxean, tabernetan, kaleetan dauden Iñigo Elizegi herriko presoaren argazkiak, Segi gazte erakundearen aldeko ikurrak, muralak, EAE-ANV alderdiaren propaganda, presoen aldeko elkartasun mezuak… ikur eta mezu guzti hauek herrietatik kentzeko lanean dabiltza. Horretarako udaletxea eta herritarrak erabili nahi dituzte, bost eguneko epeak jarriz eta kasu egin ezean Audientzia Nazionalarekin mehatxu eginez. Eraso guzti hauen atzean ez dago inongo arrazoi juridikorik, hau guztiaren atzean dagoena erabaki politiko bat besterik ez da: Ezker Abertzalea mapa politikotik desagerraraztea helburu duen erabakia alegia.
Goizuetako Ezker Abertzaleak, gure herria jasaten ari den jazarpen poliziala salatu eta gure elkartasunik beroena adierazten diegu jazarpen hau sufritu behar izan duten herritar guztiei. Elkartasuna ez da delitua. Adierazpen askatasuna.
Utzi bakean Goizueta eta utzi bakean Euskal Herria.
GOIZUETAKO EZKER ABERTZALEA