Eskolako marmolean euskara

Juana Mari SAIZAR 2009ko irailaren 29a

Juana Mari SAIZAR

Eskolan zegoen marmol txuria hor zegoela denok bagenekien, baina seguraski ez zion inork erreparatu izango zer zen marmolean idatzita zegoena. Orain, ordea, eskolan egin diren lanei esker, agerian gelditu da eta 1922an Domingo Nazabal zenaren omenez idatzi zena ikus daiteke. Ameriketan ibili ondotik, Aresora etorri eta eskola eraiki­tzeko dirua eman zuen Nazabalek eta hori esker­tzeko paratu zen oroigarri hau. Eta inork gutxik espero zuena euskaraz idatzitako zerbait topatzea izan da. Honela dio: «Ikastol abec egin dizkigun Nazabal Leiceboyenatar Domingo jaunari gaur ta beti zorr diyozka esker ugarriyak Aresoko erriyak eta beñere etzayo artu behar mesede au. 1992».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun