Olazabal berriz lanean

Juana Mari SAIZAR 2009ko irailaren 29a

TTIPI TTAPA

Mikel Olazabal aspaldian ez genuen frontoietan ikusia, esku arazoekin ibili delako eta hori da udan askotan ez ikusi izanaren arrazoia. Hala ere, San Mateotan parte hartu du Logroñon (Errioxa, Espainia) eta badirudi hobeto dagoela, oso itxura ona eman baitu.
Honekin batera, Unai Onsalo bera ere, gaizki ibili da eskuetatik baina itzuli da berriz pilotalekuetara, eta bost final jokatu ditu. Ongi ari da be­rriro, ilusioz beterik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun