Berriz ere kirofanotik pasatu behar izan du Abel Barriolak. Duela bost hilabete eskuineko belaunean egin zuen lesiotik errekuperatu ezinik ibili da azken hilabeteotan. Lehen ebakuntzaren ondotik, Valentziara joan zen, errehabilitaziorako goi mailako kirolarien zentro batera. Emaitzak, ordea, ez ziren espero bezalakoak izan eta hortaz, bigarren ebakuntza bat egin zioten hilaren 22an Gasteizen, eta ongi atera zen. Hala, hasiera batean urrian berragertzea pentsatua bazuen ere, itzulera atzeratu behar izan du. Lau t'erdiko eta Binakako Txapelketak ezin izango ditu jokatu eta ikusiko da buruz-burukorako sendatzen den ala ez.