Ikasturte berriarekin batera, hileroko legean Kantu Jira ere hasia da. Iraileko lehen hitzorduaren ondotik, urriaren 10ean eginen dute hurrengo zita, aldi honetan, larunbatarekin. Ohi bezala, Aurrera Elkartean 19:00etan bilduko dira hainbat herritar, musikarien laguntzaz euskal kantak abesteko asmoz. Kantu Jiran elkartzen direnek herritar guztiei dei egin diete, abestea gustuko duenarentzat ateak zabalik dituztela aipatuz.