Bertso Eskolan ere ekin diote ikasturte berriari. Urtarrilean bertan, dozena bateko taldea osatu zen «bertsozale batzuen eskariz» eta ekainera arte astero bildu ziren Aurrera Elkartean. Denboraldi berrian ere jarraipena eman nahi izan diote Bertso Eskolari eta lanean hasi dira. Bat-batean trebatu, doinutegia zabaldu, bertso idatziak kantatu eta sortu... Denetarik ikasiko dute aurten ere.