Bertsolari Txapelketa Nagusiko saioa jokatuko da urriaren 10ean

Asier IMAZ 2009ko irailaren 29a

Bigarren final-laurdena izanen da

Lau urtez zain egon ondotik, Bertsolari Txapelketa Nagusia asteburu honetan hasiko da, Zestoan (Gipuzkoa). Eta bigarren geldialdia he­rrian eginen du: urriaren 10ean kiroldegian, 17:30ean. Final-laurdeneko bigarren saioa izanen da eta sei bertsolari hauek ariko dira finalaurrekoetako txarte­laren bila: Iñigo Olae­txea (Lesaka), Ainhoa Agirreazaldegi (Elgeta-Zarautz, Gipuz­koa), Iñigo Manzi­sidor Mantxi (Zarautz, Gipuz­koa), Ibon Ajuria (Gernika, Bizkaia), Xabier Sukia (Orio, Gipuzkoa) eta Etxahun Lekue (La­rra­betzu, Bizkaia).
Gai-jartzailea Txapelketa Nagusian lehen aldiz parte hartuko duen Fernando Anbustegi elizondarra izanen da.

Sarrerak
Sarrerak web orrian (www.txapelketanagusia.eu) eta Maimur liburu-dendan daude salgai

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun