Pasa den irailaren 19an, larunbatarekin, Arano izan zuen helmuga Ereñotzutik antolatutako bizikleta igoera batek.
Ordu eta erdiko bidea
Giro txarrak ez zituen zaleak beldurtu eta jende ugari bildu zen, bai bizikletaz joanda eta bai ikustera azaldutakoak ere. 10:30ean atera ziren Hernaniko auzotik eta 12:00 alderako denak helmugara iritsiak ziren.
Ez dakigu bakarren bat bidean gelditu zen ala ez, baina ez zen harritzekoa izango. Igoera gogorraren ondoren, Kontsejun bazkaldu zuten denek giro bikainean.