Heldu den urteko egutegirako argazki aukeraketa eginen da aurten ere

Ansa 2009ko ira. 30a, 10:26

TTIPI TTAPA

San Martinetan argazki erakusketa eginen da

Lehengo urtean San Martinetan egin zen bezala, aurten ere argazki erakusketa bat antolatu nahi da. Bertatik argazki politenak aukeratu eta heldu den urterako kalendarioa egiteko asmoa dago be­rriz ere. Horretarako, badakizue zuen argazkiak behar direla eta horiek prestatzen hasteko abisatu nahi izan dute garaiz.
Argazkiak zuek ateratakoak edo garai batekoak izan litezke, baina argazki bakarra aurkeztu ahalko da.
Argazki hori sobre batean sartu zuen izen-abizenekin eta argazkiaren izenburuarekin batera eta Kontsejura eraman beharko duzue. Dena den, argazkiak biltzeko epea ez da oraindik irekiko eta abisu berririk izan arte zuen argazkia aukeratzen joan.

 

OHARRA
Egutegirako argazkiak biltzeko epea beranduago zabalduko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun