Aranoko emakume baten heriotzak eta Etxeberriko Ixtebenek jasandako istripuak hizpide bihurtu du berriz larrialdietako medikuaren arazoa. Oihartzun handia izan du gainera gaiak Euskal Herriko eta estatuko hainbat komunikabidetan. Dena den, lehengo urteko uztailetik heldu den afera hau konpontzear dagoela dirudi udaletxeko iturrietatik jakin berri dugunez. Goraipagarria, beste behin, Etxeberriko gas leherketaren ondoren herriko larrialdietako anbulantzia taldeak eta suhiltzaile boluntarioek egindako lana.