Presoen argazkien kontrako kanpainak bete-betean harrapatu du gure herria ere

Esteban AROTZENA 2009ko irailaren 29a

Presoen argazkien kontrako erasoak ez du lortu Iñigoren irudia herritik desagerraraztea. Esteban AROTZENA

Presoen argazkiak kenduarazi dizkiote Udalari

Euskal preso politikoen argazkiak kalera­tzea «terrorismoari gorazarre» egitea dela erabaki zuten bukatu be­rria den udaran Espainiako, Nafarroako eta EAEko gobernuek. Eraso honek izan du eraginik gure herrian ere, He­rriko Etxean eta Udalarenak diren hainbat eraikinetan aspalditik zeuden Iñigo Elizegiren argazkiak eta legez kanpo utzitako zenbait erakunderen anagramak kenduarazi baitizkiote Udalari, bestela alkatea Madril­go Entzutegi Nazionalera eramango duten mehatxupean.
Abuztuaren 19ko aparteko plenoan «euskal presoen eskubideen defentsan lanean gogor jarraitzeko konpromisoa» berretsi zuen Udalak ahobatez. Kendutako argazkiak lehengo lekuan paratuko omen dira horretarako aukera eduki bezain pronto. Gainera, presoen eskubideen aldeko murala egiteko lekua egokituko omen du Udalak herriko eremu publiko batean.

Tabernetan ere ibili dira poliziak

Gobernu eta polizia ezberdinen erasoa ez da leku publikoetara bakarrik mugatu. Irai­laren 7an –kasu honetak fora­lak– Iñigoren argazkiak eta Ezker Abertzalearen inguruko pegatinak kenduarazi zizkieten herriko hiru tabernariri, ba­rra gaineko Segiko aldiz­kariak eramateaz gain. Gaztetxean sartzerik ez zuen lortu poliziak. He­rriko Ezker Aber­tzaleak gogor salatu ditu eraso hauek ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun