Zabor bilketa selektiborako arauak argitaratu ditu Udalak

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 15a

Udalak inprimaki bat argitaratu du non zabor bilketa selektiboa behar bezala egin ahal izateko arauak azaltzen diren. Behar bezalako erabilerari buruzko argibideak emateaz gain birtziklatzeak duen garrantziaz jabetu gaitezen da bere helburua. Bertan azaltzen denez Gongorako zabortegira asteko 16.826 kilo zabor bidaltzen ditugu Leitzatik. Urteko 80 tona. Hauek bertan ezkutatu beharko balira, arazo latza izanen genuke. Horregatik, sortzen ditugun zaborrak behar den lekura botatzeaz gain, (paper eta kartoia, zabor-ontzi urdinetara; beira edo kristala, iglu tankerako zabor-ontzi berdetara; gainerantzeko zaborrak, zabor-ontzi berdeetara; pilak dendetan entregatu; obretako hondakinak, Mandaxaien Labakira eraman; trasteak, asteazkenetan atera), ahalik eta zabor gutxien sortu behar da. Nahiz eta baietz uste, askok bilketa selektiboa oraindik ez dute behar bezala egiten, beraz, saiatu gaitezen, denon mesederako baita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun