Nafarroako Foru Komunitatea IV Erremonte Txapelketako partida jokatuko da larunbatean

TTIPI TTAPA 2009ko irailaren 15a

Nafarroako Foru Komunitatea IV Erremonte Txapelketako partida jokatuko da larunbatean TTIPI TTAPA

Gorka Urtasun erremontista estreinakoz Iruritan

Nafarroako Foru Komunitatea IV Erremonte Txapelketako partida jokatuko da larunbatean, irailak 19, Iruritako frontoian, 18:00etatik aitzinera. Final-laurdeneko lehia izanen da. De­na den, ho­rren ai­tzi­netik, bertze norgehiagoka bat ere jokatuko da 30 tantora. Eguneko partida nagusia 40ra izanen da eta erre­mon­teko egungo jokalaririk hoberenetari­ko bi izar ikusgai izanen dira, Koteto Ezkurra donezteba­rra eta Miguel Mari Urru­tia sal­dias­tarra. Bertzetik, Sanfermin bezperan debutatu zuen Gorka Urtasun iruritarra herri­ta­rren aitzi­nean eta etxe ondoan plazaratuko da. Egun berezia eta hunkigarria izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun