Dagoeneko erantzun zabala izan duena (30 emakumek izena eman omen dute) urritik abendura bitarte luzatuko den eskulan eta dekorazioari buruzko ikastaroa da, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin Udalak antolatu duena, hain zuzen. Aipatzekoa da, baita ere, Ane Zinkunegik gimnasia eta aerobic-a emanen duela iaz bezala. Grafitia eta sexologiari buruzko ikastaroak prestatzen ari dira Gaztetxekoak eta Arantxa Loiartek, joan den urtean bezala, ingeles ikastaroa emanen du, adin eta maila guzientzat.