Azkeneko urte hauetan ez bezala, alfabetatze taldeak osatu litezke herrian aurten, horixe da behintzat Udaleko Euskara Zerbitzuaren asmoa. Dagoeneko hiruorrikoak banatu dira etxez etxe eta hurrengo pausoa interesatu guztiak bilera batera deitzea izanen da. Eskolako haurren gurasoei eginen zaie bereziki alfabetatzeko gonbidapena.
Aipatutako hau ez da zerrenda luze bateko adibide interesgarrienetako bat besterik. Gizarte Zerbitzuak, esate baterako, elikadurari buruzko hitzaldi ziklo bat antolatu du urriaren 20 eta 26rako eta azaroaren 2rako. Egunak hurbildu ahalean ttipi-ttapak emanen du gai honi buruzko informazio zabalagoa.