Aurrera Kirol Elkartearen III. Pesta eginen da urriaren 3an

TTIPI TTAPA 2009ko irailaren 15a

Bazkarirako txartelak irailaren 28a bitarte egonen dira salgai

Atzean gelditu dira garai txarrak, eta orain indartsu dago Aurrera Kirol Elkartea. Aurrera segitzeko gogoz, gainera. Azken urteotan antolatu duen Aurrerako Pesta ere arrakastatsua izan da, eta aurtengoa ere hala izatea espero du. Hirugarren edizioa izanen da eta urriaren 3an, larunbatarekin, izanen da.

EGITARAUA
•9:00: diana txistulariekin.
•11:00-14:00: haurren­tzako tirolina, rokodromoa eta zaldi ibilaldiak plaza inguruan.
•11:00: Aurrera Pilota Eskolako pilotarien saioa.
•12:00: Aurrerako dan­tzarien saioa plazan.
•13:00: poteoa Incansables txarangarekin.
•14:30: bazkaria bazkideentzat eta bazkideen bikotekideentzat ka­rrapen.
•Bazkalondoan: Aurrerako bazkideen Ingu­rutxoa.
•Ondotik kalejira Incansables txarangarekin.
•21:30: Aurrera elkarteko atarian, luntxa bazkide eta bikotekideen­tzat.
•Gauean dantzaldia AGERRALDErekin.

Bazkarirako txartelak

Ohi bezala, bazkaria bazkide eta hauen bikotekideentzat izanen da. Txartelak ere salgai daude Txokon eta Peritzan, 15 eurotan  bazkideen­tzat eta 22 eurotan bikotekideentzat. 65 urte beteak dituztenek dohainik izanen dute bazkaria, baina 608 789293 telefonora deitu beharko dute konfirmatzeko. Txartelak har­tzeko azken eguna, be­rriz, irailaren 28a izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun