Igande honetan, hilak 20, Euskal Jaiaren bigarren edizioa ospatuko da Iskibi kanpinean. Iaz hain arrakastatsua suertatu zen festa honen ardatza, 14:00etan eginen den talo-jatea da dudarik gabe. Herri kirol desafioa (Oiartzun-Goizueta), toka txapelketa eta Naroa eta Arratek joko duten berbena, berriz, eguna borobiltzeko balioko duten osagarriak izanen dira.