Ikusmina sortu du ‘Mugaldekoak’ telefilmearen grabaketak

Esteban AROTZENA 2009ko ira. 15a, 12:03

Ikusmina sortu du ‘Mugaldekoak’ telefilmearen grabaketak Esteban AROTZENA

20 herritarrek hartu dute parte figurante moduan

Bigarren Mundu Ge­rran aritutako mugalari sarearen inguruko istorioa kontatzen du aurre­ko bi asteetan he­rriko kaleetan eta hain­bat auzotan (Aitasemegi, Artikutza…) grabatu duten Mugaldekoak izenburuko telefilmeak.
Mireia Gabilondok eta Fernando Bernuesek ETBrentzat zuzendutako lan honek politika, maitasuna eta akzioa biltzen ditu. Gabonak aldera estreina­tzeko asmoa dute. Gainera, 13 ataleko telesaila eginen dute ondoren, baina hauek platoan grabatuak izanen dira ia osorik, Tentazioak ekoiztetxekoek esan zigutenez.
Ikusmira sortu du herritarrengan grabaketa honek. Figurante moduan parte-hartze zuzena izan dute, gainera, 20 herritarrek, Klara Badiola edo Iñaki Berae­txeren mailako aktoreen ondoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun