Jaione OLAZABAL Gaztea ARESO

ttipi-ttapa 2009ko ira. 15a, 11:58

Neska ausarta «todotorreno» al zara?
Ezta pentsatu ere, saltsera hutsa besterik ez.
Nolatan «esatari» lanetan?
Suertea izan dut eta lagun onak inguruan.
Ikasle bizimodua edo lan mundua?
Biak, baina azterketa garaian nahiago dut lana.
Musikaria, abeslaria, dantzaria… eta zer gehiago?
Gauza asko, eta fundamenduarekin ezer ere ez.
Ahots ederra duzu, zaintzen al duzu?
Beharko, parrandetan behintzat bai.
Musika munduan profesionala izan nahi zinuke?
Hori da nire ametsa. Baina nahiko urruti ikusten dut.
Orain arte dohainak erakutsi ditugu, akatsak ere izango dituzu, ez da?
Asko. Jenio bizi bizia, askotan pelma xamarra… ez nuke bukatuko.
Zure irrifarra, alaitasuna… gaztetasuna al dira?
Ez dakit ba. Ni oso ongi bizi naiz: lagun onak, familia ona… hori izango da.
Kolorea, zenbakia eta jantzi bat?
Beltza, 2 zenbakia, galtza bakeroak eta txandala.
Ezinbesteko zerbait gaupasa egiteko?
Musika (bakailoa ez dena) eta lagunak.
Kirolak, zure bizimoduan tokirik ba al dauka?
Ikustea asko gustatzen zait, baina jokatzeko oso txarra naiz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun