Irailaren 13an, igande goizean jokatu ziren Amazabal pilotalekuan Aurrera pilota eskolak bosgarren urtez antolatutako Leitzako pilota txapelketaren finalak. Beharbada, berdintasun gehixeago falta izan zitzaien, baina halere partida ederrak ikusi ziren.
Alebin mailan, Barriola eta Bakaikoak 18 eta 10 irabazi zieten Egiguren eta Petiteri.
Infantiletan ikusi zen partidarik berdinduena eta azkenean, Agirre eta Iruretagoienak 18 eta 17 irabazi zieten Telletxea eta Irribarriari.
Kadetetan, Xabi Jaunarenak eta Jakak 22 eta 7 irabazi zieten Zestau eta Berazari.
Jubeniletan, Ansotegi eta Iturriagak 22 eta 10 irabazi zieten Dorronsoro eta Pazos-i eta nagusien kategorian, Onsalo eta Iriartek 22 eta 15 irabazi zieten Idoate eta Uzkudun-i.
Finalen ondotik, Oinatz Bengoetxea, Asier Olaizola eta Mikel Olazabal pilotari profesionalak izan ziren sari banaketan.