‘Ura? Pitxerrean, dudarik gabe’

Amaia eta Ainhoa 2009ko irailaren 15a

‘Ura? Pitxerrean, dudarik gabe’ Amaia eta Ainhoa

Helburua ez da berria, baina ekimena bai. Bortziriak eta Malerrekako Mankomunitateek eta Baztango Udalak abian paratu duten kanpaina berria ostalaritzan sortzen diren plastikozko hondakinak murriztera dator. Hemengo grifoko ura ona delako, ur horren kontsumoa bul­tzatu nahi dute eta bide batez, botiletako uraren kontsumoa murriztu, honek sor­tzen duen hondakin kopurua guttitzeko. Ekimen berri honekin, menuan sartzen diren edariak eskaintzerakoan, bezeroak ura eskatuz gero, hori pitxer batean aterako litzateke eta ez botilean.  700 pitxer egin dituzte Bortziriak, Baztan eta Malerrekako 86 jate­txe­tan banatzeko eta Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitatetik ttipi-ttapari adierazi diotenez, «harrera ona» izan dute, «gehienek baiezkoa eman dute».
Ecoembes  edukion­tzien birziklapena kudeatzeaz arduratzen den erakundeak urtero ematen duen laguntza baliatu dute mankomunitate eta udalek pitxerrak egiteko.
Ura? Pitxerrean, dudarik gabe izena duten pitxer hauek dagoeneko banatuak ez badira, laster banatuko dituzte ingu­ruko jatetxeetan.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun