Mendibil mendi taldeak irteera bat antolatu du urriaren 29rako. Oraingoan Santa Engrazi-Belagua ibilbidea eginen da. Izena emateko epea 26a artekoa da -liburudendetan-. Argazkietan, Mendibil mendi taldeak Bardeetara antolatutako irteera. Hilaren 27an berriz, arratsaldeko 8etan, Iñaki Kanpionek “Hegoamerika –eskalada, mendia,...–” izenburuko diapositiba emanaldia eskainiko du, hau ere Mendibil mendi taldeak antolatuta.