Pestetako balorazio baikorra

ttipi-ttapa 2009ko ira. 15a, 10:15

Udalak irailean egindako batzarrean pestetako balorazioa egin zuen. Aurten 9.740.282 pezeta gastatu dira. Oso balorazio ona egin dute ekitaldi guztietan izan den parte hartzeaz. Aurten­go berrikuntzetaz ba­lo­­razio ezberdinak egin zituzten: iluntzeko musika, suzko zezena, bizi triala, koadrilen bazkaria, baikor baloratu baziren ere, ez zen berdin gertatu patata tortila lehiaketarekin, joteroen saioarekin edo gaueko ingurutxoarekin. Abuz­tuaren 13ko entzierroa eta txirrindulari froga ez egiteko arrazoi nagusia segurtasun falta izan zen. Barrerak ixterik ez zegoen, jendea ez zen ibilbidetik baztertzen...

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun