Urriaren 20an hasiko da zinemako denboraldi berria «Man on the moon» pelikularekin. Datorren denboraldi honetan pelikulak ostiraletan, 10,30etan eta igandeetan 7,30etan eskainiko dira. Beraz, larunbateko saioa kendu eginen dute. Hurrengo asteburuetan «Inocencia interrumpida», «Trabajos de amor perdidos» eta «Evasión en la granja» pelikulak ikusi ahal izanen ditugu.