Ipuingintza ikastaroa antolatu du Leitzako Euskara Zerbitzuak

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 15a

Ipuinak irakurtzea eta idaztea gustatzen bazaizu, Leitzako Euskara Zerbitzuak antolatutako ikastaro laburrean parte hartuz ipuingintza ezagutzen hasteko aukera daukazu. Hamar orduko iraupena izanen duen ikastaroaren irakaslea Juanjo Olasa­garre idazlea izanen da. Lau saiotan banatuko da  eta astez izanen da –taldeak erabakiko du eguna eta ordua–. Urriaren bukaeran eta azaroan zehar eskainiko den ikastaroan parte hartzeko izena emateko epea urriaren 20an bukatuko da –Mai­mur eta Astiz liburuden­detan–. Matri­kulagatik 1.500 pezeta ordaindu beharko dira. Ikastaroa egiteko gutxienez sei pertsona beharko dira eta gehienez hamasei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun