Denboraldia bere momentu onenera ailegatzearekin batera, hagitz berri onak jaso dituzte bi herrietako ehiztariek. Hurrengo bost urtetako ehiza-barrutia legeztatzen duen araudia onartu baitute dagoeneko Nafarroako Gobernuak eta Udalek.
Gauza jakina den bezala, Goizueta eta Arano koto berean egon dira azken urteetan. Ezagunak dira, baita ere, horren ondorioz sortu diren gorabeherak. Kontuak kontu, bakoitza bere aldetik joateko erabakia hartu zuten ehiztariek bere momentuan, eta orain Nafarroako Gobernuak onartu egin du eskari hori, legeak agintzen dituen neurriak (2.000 Hektarea) ez baditu ere Aranoko kotoak. Neurria aipatu denez, esan Goizuetako ehiza-barrutia 5.481 Hektareakoa izanen dela eta 1.324koa Aranokoa. Ehiza barra-barra sortzea besterik ez da falta orain.