‘Zabala y Goikoetxea’ eraikuntza enpresak konponduko du Goizuetako Herriko Etxea

Esteban AROTZENA 2009ko irailaren 15a

Urriaren 11n udalbatzak hartutako erabakiaren arabera, Zabala y Goikoetxea eraikuntza enpresak hartu du bere gain Herriko Etxea konpontzeko lana.
Bi eskaintza zeuden pleno aretoko mahai gainean, aipatutakoa eta Construcciones Jose Zerainena.
Lanak bukatzeko epea berdina zuten biek: hiru hilabetekoa. Eskaintza ekonomikoan zegoen aldea, Zabala y Goikoetxearena 38.205.724 pezetakoa zen bitartean, 38.512.185 pezetakoa baitzen Zerainena. Honen aurrean, udalbatzak herriko enpresa honi lanak ematea erabaki zuen inolako zalantzarik gabe.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun