Patxi Vilak Banestorekin eginen du salto profesionaletara

Asier GOGORTZA 2009ko irailaren 14a

Banesto taldearekin korrituko du Patxi Vilak heldu den denbo­raldian, joan­ den astean sinatu baitzuen bi urtetarako kontratua talde nafa­rrarekin. Jose Miguel Etxabarrik agindu dionez hiru lasterketa handietako batean bederen lehiatuko da (Giroa, Tourra edo Espainiako Itzulia). 25 urte ditu txirrin­dulari beratarrak, eta afizionatuetan urte mordoxka batez ibili ondotik hau zuen profesionaletara pasatzeko azken saiakera.
Erran behar da, bertzalde, Banestoren afizionatu taldea desagertu egin dela, bainan Jon Bru beratarrak oraindik aukerak badituela talde profesiona­lean sartze­ko, nahiz eta lerro hauek idazteko orduan segurutik ez jakin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun