Zer gertatu zen genetikoki Goizuetakoa zen erlearekin?
Aurkikuntza ikaragarria izan da. EEBBetan eta Parisen egindako ikerketek Goizuetako erleak ezaugarri genetiko paregabeak dituela erakutsi dute.
Gaur egun soldata bat eskuratu al daiteke erleekin?
Bai, dirulaguntzak ere badaude eta 300 edo 400 erlauntzekin eta suerte pixko batekin soldata ona atera liteke.
Zenbat kilo ekoizten duzu urtean?
70 erlauntzei urtean 300 kilo kentzen dizkiet.
Beste lekuetakoa baino hobea al da Goizuetako eztia?
Zalantzarik gabe. Hemenko ainar, gaztain eta alkazien loreei esker paregabea da hemengo eztia. Sendagarria da gainera. Arazo bat, euri asko egiten duela hemen.
Jubilatuz geroztik, erlezaintzaz gain zertan igarotzen duzu denbora librea?
Nere ordu libre guziak erlezaintzarako dira.
Futbol partida eder bat utziko al zenuke elkartean lagunekin afaltzeagatik?
Futbolzale eta Errealzale amorratua naiz, baina nahiago dut lagunekin afaldu.
Pilota ere gustatuko zaizu orain, ez da?
Suhi beharra pilotaria dudalako galdetzen al didazu horrela? «Orain» asko gustatzen zait, baina lehen ere bai.
Noiz eta zergatik etorri zinen Goizuetara?
Ollingo minetako mantenimendu elektrikoan lana eskaini zidatelako etorri nintzen Tuteratik 1958. urtean.
Mantentzen al duzu harremanik zure jaioterriarekin?
Ez, tarteka ama ikustera soilik joaten naiz Tuterara.
Sentsazio berezirik somatu al duzu zure alaba Mirentxuk aitona egin zaituenean?
Ikaragarrizko ilusioa egin dit. Haur bat etxean ikusteak gaztetu egin nau.
Gero eta hobea al da zure euskara?
Ametsak euskaraz ez egiteak ematen dit pena.