Larraun, Ultzama eta Leitzaldeko alkateak Nafarroako Gobernuarekin bildu ziren urriaren 16an Lekunberrin, eta herria hauek dituzten premiak jakinarazi zituzten. Leitzaldetik, Leitzako Tomas Azpiroz, Aresoko Josefa Antonia Onsalo eta Goizuetako Pilar Untxalo izan ziren bileran. Aresoko alkatesak, oihangintza arautzeko plan baten beharra azpimarratu zuen. Goizuetakoak industrialdea eskatu zion Gobernuari eta Artikutzako baliabideak aprobetxatu ahal izateko aterabidea. Leitzako alkateak zonaldeko garapen sozioekonomikorako plana eta industriarako 55.000 metro koadroren egokitzea eskatu zuen, 400 milioi pezetako inbertsioarekin.