Hirigintza Plana behin-behingoz onartu zen udal batzarrean

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 11

Hirurehun eta sei etxebizitza berri egiteko aukera aurrikusten da

Udalak urriaren 6an egindako batzarrean, Hirigintza plan berria behin-behingoz onartu zuen. Plan honetan, hurrengo urteetako herriaren garapen urbanistikoa zehazten da: eremu urbano eta urbanizagarri berriak, babes ofizialeko etxebizitzen kopurua, eremu industrialak, errepide berriak, eraikuntzarako araudia eta honelakoak zehazten dira; hau da zer, non eta nola eraiki ahal izanen den. Guztira 306 etxe berri egiteko aukera aurrikusten da. Horietatik 124 Babes Ofizialeko Etxebizitzak eta beste 182 libreak. Lur ez urbanizagarrian ere etxeak egiteko aukera mantentzen da baina baldintzak aldatzen dira.
Araudia aztertu eta alegazioak egiteko hilabeteko epea dago eta txostena Udaletxeko Batzar-aretoan dago jendaurrean, bulego orduetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun