Ur zikina hedatu da Pagozelaiko zerbitzugunetik

Juana Mari SAIZAR 2009ko irailaren 11

Matxain errekatik Astomelaraino somatu da

Orain dela hilabete batzuk Matxain errekatik hasi eta Astome­la­raino ur zikin asko somatu zen. Begiratzen hasi eta konturatu ziren autobideko Pagozelai zerbitzugunetik ailegatzen zela gorotza. Udalak, jakinaren gainean jarri eta erreklamazioa egin ondoren, inongo kasurik egin ez dutenez, salake­ta jarri du Ingurugiro De­partamenduan. Po­lizia Foralaren patruila ekologiko bat bidali zuten begiratzeko. Orain, euri asko egin duela eta, kutsadura ez omen da hain nabarmena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun