Udal bulegoa medikuaren etxe zaharrean

Esteban AROTZENA 2009ko irailaren 11

Aurreko alean esan genuen bezala, hurrengo asteetan hasitzekoak dira Herriko Etxeko berritze lanak. Bertako administrazioaren funtzionamendua ezinezkoa eginen duenez horrek, bulego zerbitzuak medikuaren kontsulta zaharrera eramanen dituzte.
Udaletxea aipatu denez, esan beharrekoa da, azaroaren 27a arteko epea ireki dutela herritarrek landa eta hiri lurren (Rústica y urbana) gaineko zergak, eta ura eta zaborraren tasak ordain ditzaten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun