Iazkoaren antzeko matrikulazio kopurua izanen du Udal Musika Eskolak, orain dela hilabete bat hasitako ikasturte honetan, 89 ikasle hain zuzen ere.
Arloz arlo eta tresnaz tresna aipatuz esan, kitarran 16 ikasle direla izena emandakoak; perkusioan 10; trikitixan 7; txistuan 4; pianoan 6; eta kordionan 3. Hizkuntz musikalan berriz, 58 lagun daude, hauetatik 15 Lehen Ziklokoak direlarik (4, 5 eta 6 urtekoak).
Aralar Musika Eskola hau zortzi Udaletxe ezberdinek babesten dute, hauen artean, jakina, Goizuetakoa. Gure herrian bezala, besteetan ere matrikulazioa mantendu egin da, eta 2000-2001 ikasturtea 411 ikaslerekin eta 608 matrikulekin hasi du. Laister beteko du gainera bere 30. urteurrena.