Santiago Cervera, Nafarroako Gobernuko Osasun Kontseilariak egindako bisitan Leitzako Osasun Zentroa bisitatu zuen. Bertan eskainitako prentsaurrekoan, Leitzako Oinarrizko Osasun zonaldeko hainbat datu eman zituen: Bularreko minbiziaren prebentziorako 600 emakumezkoei frogak egin zizkioten eta bi kasutan minbizia diagnostikatu zen. Programa honetara deitutako emakumeetatik %80,35ak egin dituzte frogak (Nafarroan %87,74ak). 1993 eta 1996 urteetan 32 minbizi diagnostikatu ziren gizonezkoetan eta 19 emakumezkoetan. Aurtengo lehenengo sei hilabetetan 20.251 kontsulta izan dituzte eskualdeko osasun etxeetan. Sei mediku, sei erizain, bi administrari eta pediatra bat ari dira lanean eskualdean.