Leitza, Goizueta, Arano eta Areson mila biztanleko 7,1 haur sortzen dira, Nafarroako batezbestekoa 9,4koa den bitartean. Joan den urtean 27 haur jaio omen ziren lau herri hauetan. Modu berean, 65 urtetik gorako populazioaren portzentaia ere txikiagoa da Leitzaldean Nafarroan baino. Datu hauek eta beste zenbait azaldu zituen Santiago Cerverak, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamenduko kontseilariak, azaroaren 7an Leitzako Osasun Zentrora egindako bisitan. Osasun arloko langileekin eta eskualdeko alkateekin bildu zen, eta hauek beraien eskariak azaldu zizkioten. Zonaldean osasun zerbitzu gehiago izatea eskatu zuten, batez ere errehabilitazioa eta ginekologia zerbitzuak. Cerverak adierazi zuenez, «ginekologi espezialista norberak aukeratzea nahiko genukeen, horretan saiatzen ari gara. Honela Leitzaldeko emakumeen ez lukete nahitaez Etxarri Aranazko zentruraino joan beharrik izanen».
Leitzaldeko Oinarrizko zonaldean osasun kontseiluak ongi funtzionatzen duela agertu zuen kontseilariak. Maria Artieda, Leitzako Osasun zentroko zuzendariaren ustez, aurrerantzean bilera gehiago egin beharko lirateke.