Badira hamabost bat egun San Martin elizako teilatua berritzeari ekin diotela. Azaroaren 11n, San Martin Egunean, Aranoko patroiaren eguna ospatu zen, nahiz eta askok Santiago dela uste duten. Izan ere, uztailaren 25ean ospatzen dira herriko jaiak.
Badaude herrian beste hainbat obra bolada hontan, alde batetik Etxe-haundi, herriko denda izana Rokerena zenean, baita Juanikoenea eta Estarta-berri etxeak.