Mendibil mendi taldeak bi ekitaldi antolatuko ditu abenduan. Hamabostean, ilunabar aldean, zineman, 2.000. urteko irteeretan ateratako diapositibak ikusi ahal izanen dira eta 17an berriz, Hiru Erregeen Mahaira (2.438) irteera izanen da.
Izena emateko zerrendak jarriko dituzte baina kotxe partikularretan joanen dira. Aterpean tokia gordetzeko garaiz eskatu behar denez, erne ibili!