Leitza eta Aresoko Euskara Zerbitzuak haurrentzat aisialdi tailerrak antolatzen ditu Eguberrietarako. Lan horretarako hiru begirale behar dira eta hauek bereizteko, izena eman eta bi asterako programazioa aurkeztu behar da (hemezortzi ordu guztira). Begirale izateko baldintza bakarra 18 urtetik gorakoa izatea da. Izena emateko epea abenduaren 14a artekoa da, eta udaletxean edo euskara zerbitzuan eman daiteke. Informazio gehiago nahi duenak euskara zerbitzuko 948 61 06 36 telefonora deitu dezake.