Udal Euskara Zerbitzuak aisialdi tailerrak martxan jartzeko asmoa du aurtengo Eguberrietako oporretan ere, eta horretarako haurretaz arduratuko diren hiru begirale behar omen ditu. Bi astetan banatutako hemezortzi orduko programazioa aurkeztu beharko dute Udaletxean interesatuek azaroaren 29tik abenduaren 14a bitarteko epean. Herriko Etxean bertan edo 948 610636 telefono zenbakian jaso liteke informazio gehiago.