Asfaltos Campezo enpresak eginen duen zeharbidearen lanak laster hasiko dira

Esteban AROTZENA 2009ko ira. 10a, 12:14

Ia bi urteko atzerapenarekin hasiko diren obrak bukatzeko hiru hilabete izanen ditu

Madalenatik Zibola bitarteko zeharbidea edo trabesiaren lana Asfal­tos Campezo enpresarentzat izanen da, azaroaren 24ean udalbatzak ahobatez hartutako akordioaren arabera. Bi kartazal zeuden kon­tratazio-mahaikoen eskuetan hilaren 15ean elkartu zirenean, aipatutakoa eta Azpiroz-Saralegirena. Azkeneko honen eskaintza ekonomikoa Campezorena baino 61.000 pezeta merkeagoa zen, baina lanak bukatzeko epea hiru hilabete luzeagoa, hau da, sei hilabetekoa. Enpresa gipuzkoarrak, beraz, hiru hilabetean zeharbidea eginen zuenaren konpromezua hartzen zuen. Horixe izan zuen kontuan korporazioak lan hau berari ematerakoan. Aurre­kontua, 79.989.485 pezetakoa da.
Atzera begirada bat emanez, esan dezagun urte pare bat igaro direla bi administrazioak, Udala eta Nafarroako Gobernua alegia, zehar­bidea egiteko ados jarri zirenetik. Lehe­nengo proiektora ez zen eskaintzarik aurkeztu, ezta %10ean igo zenean ere. Azkeneko alean aurreratu eta oraingoan zehaztu dugun bezala, bigarren honek estimazio handiagoa izan du zorionez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun