Gogoratuko duzuenez, urrian zaborrak bereizteko kanpaina egin zuen Udalak. Jaione Astibia, kanpainaren arduradunaren ustez, bizilagunek ez dute oraindik ongi ulertu zaborra bereiztearen garrantzia. Horregatik, ontzi ezberdinetan zein zabor klase botatzen ahal den erakusteko pegatinak jartzeko intentzioa azaldu du Udalak. Joan den urtean 51.279 kilo beira eta 874.952 kilo zabor sortu zuten leitzarrek.