Olentzeroaren ibilaldia

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 9a

Goizeko 12etan eskolatik aterako da olentzeroa eta kalez kale ibiliko da umeen kantu eta trikitilarien soinuak lagun dituela. Arratsal­deko 6etan berriz, Olentze­roa­ren etorrera izanen da. Bertsolari batek ongi etorria emanen dio eta ondoren, txistulariek eta Asketa abesbatzak lagunduko diote herriari buelta ematen. Ondo­ren, Olentze­roak umeen gutunak jasoko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun