Mendia eta naturari buruzko argazki lehiaketa antolatu da

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 9a

Ilbeltzaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira lanak

Aurrera Kirol El­karteko Mendibil Mendi Taldeak, «Mendia eta Natura» argazki lehiaketa antolatu du. Gaia mendia eta natura izanen da eta eskualdean bizi direnentzat irekia dago. Gehienez 3 argazki aurkeztu daitezke lehiaketara (20x30 zentimetrokoak). Bi sobre aurkeztuko dira; sobre handian argazkiak eta sobre txiki bat jarriko dira. Sobre handiaren azalean ezizena jarriko da eta txikian, ezizena kanpoan eta norberaren datuak (izena eta telefonoa) barruan. Argazkiak ilbeltzaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira, Mai­mur edo Astiz liburu-den­detan. Lehen saria 15.000 pezetakoa izanen da eta bigarrena, 10.000 pezetakoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun