San Andres eguna ederki aski ospatu zuten aurten ere eskoletan, Hernaniko eta bertako bertso-eskolakoen saioarekin besteak beste. Bertso-paper lehiaketaren irabazleen berri ere orduan eman zen, eta ondorengo hauetxek dira gazteenatik zaharrenera aipatuz: Alaitz Odriozola, Nerea Zabaleta, Aritz Salaberria, Ekaitz Narbarte, Jon Apezetxea eta Maider Etxeberria.