DBHko ikasleek Nafarroako Gobernuak egindako deialdian proiektu bat aurkeztu ondoren Iparraldera ateraldia egin zuten. Inguru haietako euskalkia ezagutzea zen ekintza honen xedea. Hau dela eta, bertako ikastetxe batekin harremanetan jarri ziren, haiekin topaketa bat egin asmoz. Ikastetxe hau Manex Erdozaintzi Kolegioa, Behenafarroako Donaixti-Ibarren dago eta hara joan ziren hiru egun igarotzera. Izuran, Behenafarroan, gauak igaroz, inguru horietako bazterrak ikusi zituzten.