Orain dela hiruzpalau aste hasitako obrak bukatzen direnean, sekulan deustarako erabili ez den Udaletxeko ganbara kultur areto ederra izanen da. Bere egoera negargarriarengatik zinea itxi zenetik herrian dagoen beharra eta hutsunea horrelaxe betetzeko asmoa du korporazioak, egun hauetan jakinarazi duenez.
Udaletxekoek diotenez, ikastaro, hitzaldi eta beste kultur ekitaldietarako erabiliko da ganbara. Kontuan izan behar da ia 250 metro koadro dela aipatzen ari garen gela hau, beraz berrehun lagunetik goiti sartu daitezkeela inolako arazorik gabe. Goizuetarako nahikoa, Udalaren ustez.