Eskola, osasun zentro eta Udaletxearen garbiketa

Esteban AROTZENA 2009ko irailaren 9a

Orain arte bezala, hurrengo hiru urteetan ere Juli Oiartzabalen gain egonen da herriko eskolak, Udaletxea eta Osasun Zentroa garbitzeko ardura, horrelaxe erabaki baitzuen udalbatzak egindako azken osoko bilkuran. Bi eskaintza aurkeztu ziren. Irabazlearen eskaintza ekonomikoa, bestea baino 50.000 pezeta gares­tiagoa zen –3.250.000 pezetakoa–, baina honen memoriak, besteak baino balorazio hobea jaso zuen adjudikazio mahaikoengandik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun